Eraikin irisgarrietan espezializatutako arkitektura-estudioa

Zer egiten dugu?

Giza arkitektura egiteko, honako hauek dira gure zerbitzuak: 

Ebidentzia zientifikoan oinarritutako ingurune arkitektonikoak diseinatzen ditugu.

Proiektu-garapena

ERROTUn pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten espazioak diseinatu eta eraikitzen ditugu, ongizatea lehenesten baitugu. Gure diseinuak pertsona bakoitzaren beharretara egokitu behar direla uste dugu eta, horretarako, oztopoak kendu eta ingurune erosoak, seguruak, irisgarriak eta inklusiboak sortzen ditugu. Ingurune horiek pertsonen ongizatean nola eragiten duten ebaluatzen dugu.

 

Ebidentzia zientifikoan oinarritutako ingurune arkitektonikoak diseinatzen ditugu. Diseinutik hasi eta bizitzen hasteko prest egikaritu arte, gure bezeroen alboan egiten dugu lan.

Askotariko proiektuak egiten ditugu: arkitektura gerontologikoa, desgaitasuna duten pertsonentzako inguruneak, etxebizitzak egokitzea eta oztopo arkitektonikoak kentzea.... 

Errotu Arkitektura irisgarriko estudioa da
Aholkularitza-zerbitzua irisgarritasun-soluzioetatik ingurumen-gerontologiaraino dago espezializatuta

Aholkularitza

Aholkularitza espezializatua eskaintzen dugu, irisgarritasun-soluzioetatik hasi eta ingurumen-gerontologiaraino, arkitektura- eta diseinu-proiektuek pertsonen beharrei erantzuten dietela bermatzeko. Azterketa xehea egin ondoren, ebaluazioa egin eta soluzioak proposatzen ditugu, proiektuko elementu bakoitzak erabiltzaileen ongizatea, irisgarritasuna eta segurtasuna sustatu ditzan. 

Errotu Arkitektura irisgarriko estudioa da
Gure <i>know-how</i>aren bidez, prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dizkiegu sektore gerontologikoari, sektore soziosanitarioari edo arkitektoei.

Prestakuntza 

Hamarkada bat baino gehiago daramagu arkitekturak pertsonen ongizatean duen eragina aztertzen.

Gure know-howaren bidez, prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dizkiegu sektore gerontologikoari, sektore soziosanitarioari edo arkitektoei.
Errotu Arkitektura irisgarriko estudioa da
Arkitektura irisgarriko ikerketa-proiektuetan parte hartzen dugu

Ikerkuntza

Nahiko berria da ingurune natural eta eraikiak pertsonen ongizatean duen eraginari buruzko ezagutza, eta etengabe ari da aldatzen.

Ikerketa-proiektuetan parte hartzen dugu, gure know-howa zabaltzeko eta handitzeko, eta gure bezeroei soluzio onenak eskaintzeko.