Joan den mendeko 60ko hamarkadatik ari dira aztertzen arkitekturaren eta pertsonen ongizatearen arteko lotura edo elkarreragina, eta ongizateari ez ezik pertsonen portaerari ere eragin diezaioketen ingurumen-faktoreak izan ditu oinarri ikerkuntzak.
Gaur egun, ebidentzia zientifiko ugari dago frogatzeko ingurune bat noiz den edo noiz ez den aukera-berdintasuna eta inklusioaren lagungarri. Era berean, ebidentzia dago baieztatzeko inguruneek berek pertsonengan jokabide-aldaketak eragin ditzaketela. Ingurunea behar bezala diseinatu, egikaritu, mantendu eta kudeatu baldin bada, oso tresna erabilgarria izan daiteke ongizatea eta, beraz, bizi-kalitatea areagotzeko.
Errotun uste dugu eraikuntzak humanizatu egin behar direla gure bezeroen behar pertsonaletara egokitutako espazioak eskaintzeko, hala atseginak, seguruak, irisgarriak eta funtzionalak izan daitezen.